
Denbora lerroa II
Jarduera honetan Iruñeko historiaren inguruko denbora-lerro bat sortuko duzue Garaiko Artxibategiak eta jasotako Data Txartelak oinarri hartuta. Sortutako denbora-lerroak bide emango dizue lantzen ari zareten kontzeptuen inguruan eztabaidatzeko.
Helburuak
- Denbora historikoaren inguruko kontzeptuak finkatu: garaia, data, gertakariak...
- Pentsamendu analitikoa eta kritikoa sustatu.
1. urratsa: Misioaren gutun-azal morea ireki
Esaiezu Mikak berriro eskatzen diela lagun diezaioten: Tele Data gailutik atera ezazue Misioaren gutun-azal morea, eta mezua ozenki irakurri.
-
messageIkusi Misioaren gutun-azal morea
Hainbeste lan egin ondoren, emaitzak ikusteko ordua heldu da: ikus dezagun nola antolatu jaso dituzuen datuak.
Horiekin denbora-lerro bat sortzea da helburua.
Zuen Data H Laguntzaileak badaki zer egin behar den.
Aurrera!
Mika.
2. urratsa: Taldeak osatu
Bi garai egokitu talde bakoitzari. Taldeak biltzen dira eta bakoitzak egokitu zaizkion bi garaiei dagozkien Garaiko artxibategiak hartzen ditu.
3. urratsa: Data Txartelak antolatu
3.1 Lana planifikatu
Lagundu iezaiezu txartelak nola antolatuko dituzten erabaki dezaten: Denek antolatuko dituzte bi artxibategiak? Zer beharko dute lana burutzeko? Nola banatuko dute lana?
3.2 Irizpideak erabaki
Talde bakoitzak bere Garaiko artxibategietako Data Txartelak atera, horiek aztertu, eta erabakitzen dute zein irizpide erabiliko dituzten horiek antolatu eta segida bat osatzeko. Datak erabil ditzakete irizpide gisa, edota ongi ikusten dute bestelako irizpideren bat.
3.2 Txartelak ordenatu
Talde bakoitzak Garaiko artxibategi bakoitza jartzen du abiapuntutzat, eta jarraian Data Txartelak ipintzen dituzte, bata bestearen ondoan, adostu dituzten irizpideen arabera ordenaturik.
4. urratsa: Denbora-lerroa sortu
4.1 Lekua aukeratu
Behin talde guztiek bere Data Txartelak ordenatu dituztenean, prestatu leku egoki bat txartel horiek guztiak lerro bat osatuz jarri ahal izateko.
4.2 Garaiak ordenatu
Talde bakoitzak bere Garaiko artxibategiak jartzen ditu garai bakoitzaren hasiera markatuz, eta jarraian dagozkien Data Txartelen segida. Garaiak kronologikoki ordenatzen dituzte beste taldeen garaiekiko, eta denen artean denbora-lerro bat osatzen dute Iruñeko historiari buruzko jaso dituzten datuekin.
5. urratsa: Eztabaida sortu
Denbora-lerroa osatu eta gero, animatu itzazu ikasleak solasaldi bat egin dezaten Garaiko artxibategien eta bildutako Txartelen inguruko edukiei buruz. Eta denbora historiko, garai, eta gertakari kontzeptuei buruz gogoeta egin dezaten. Eztabaida pizteko ondorengo galderak erabil ditzakezu:
Nork dokumentatzen du historia?
Non erregistratzen da historia?
Zerk definitzen du garai bat?
6. urratsa: Materiala bildu
Tele Data gailua eta gainerako materialak gorde itzazue egokien iruditzen zaizuen moduan, berriro erabili behar dituzuenean eskueran izateko eta horiek ongi mantentzeko, alegia.
7. urratsa: Kromoak eman
Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.