
Data H obra bat sortzeko prestaketa
Iruñeko historiaren garaietakoren batean oinarritutako obra bat sortzeko asmoz, ikasleak antolatzen dira haien diseinuaren zirriborroa egiten hasteko: zer eta nola egingo duten erabakitzen dute.
Helburuak
- Historiarekin loturiko kontzeptuak finkatu, bere interesa pizten duen horretan sakonduz.
- Pentsamendu sortzailea jorratu.
Jarduera baliabideak
GUÍA PARA ELEGIR TIPO DE OBRA DATA H DATA H OBRA AUKERATZEKO GIDA.pdf
1. urratsa: Misioaren gutun-azal marroia ireki
Tele Datatik atera ezazue Misioaren gutun-azal marroia eta mezua ozenki irakurri.
-
messageIkusi Misioaren gutun-azal marroia
Zorionak, Data Hackerrak! Zuen ekarpen baliotsua dagoeneko erregistratuta dago Data Centre baitan.
Oraingoan hainbat obra sortu beharko dituzue, hau da, ekintza edo garai historiko bat irudikatu edo komunikatzeko gaitasuna duten obrak. Beti bezala, zuen Data H Laguntzaileak ditu gako guztiak.
Eutsi goiari!
Mika.
2. urratsa: Obra mota aukeratu
Data H obra-mota hautatzeko gida oinarri hartuta, esaiezu zer obra-mota sor ditzaketen ikasle bakoitzak aukera dezan zer obra mota egin nahi duen.
3. urratsa: Lantaldeak sortu
Ikasleak gida itzazu lantaldeak osa ditzaten haien lehentasunen arabera –ikaskideak, obra-mota– eta zure irizpidea aintzat hartua –gehieneko kide-kopurua, azpitaldeak, etab–.
4. urratsa: Garaia eta eremua aukeratu
Taldeetan elkartu ondoren, emaiezu Data H obra mota aukeratzeko gidaren kopia bana eta hortik abiatuta aukera dezaten zein eremutan eta garaian oinarritu nahi diren bere Data H obrak sortzeko.
5. urratsa: Obra diseinatu
Behin obra aukeratuta, talde bakoitzak, egoki jotzen duzun denboran, obraren zirriborro bat diseinatu beharko du.
Eta datorren saioan egingo duten lana planifikatu ere, honako hauek erabakiz:
- Nolakoa izango da obra.
- Zein zeregin burutu behar dituzte.
- Zein material behar dute, eta nola lortuko dute.
- Zereginak nola banatu.
6. urratsa: Materiala bildu
Tele Data gailua eta gainerako materialak gorde itzazue egokien iruditzen zaizuen moduan, berriro erabili behar dituzuenean eskueran izateko eta horiek ongi mantentzeko, alegia.
7. urratsa: Kromoak eman
Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.