
Bisita gidatua aurreratu
Jarduera honen bidez ikasleei aurreratuko diezu laster egingo duten bisita gidatua, Iruñeko alde zaharrean barna.
Bisitaren ibilbidea eta jarduerak ikus ditzakezu dokumentu honetan.
Helburuak
- Bisita gidatuaren aldeko interesa piztu.
- Ikasleak animatu bisita egin bitartean informazioa bildu dezaten.
Jarduera baliabideak
IRUÑEKO ALDE ZAHARREAN BARNA BISITA.pdf
1. urratsa: Misioaren gutun-azal grisa ireki
Esaiezu Mikak eskatu dizula Tele Data gailuan dagoen Misioaren gutun-azal grisaren mezua irakurtzeko. Gutun-azala atera eta mezua ozenki irakur ezazu.
-
messageIkusi Misioaren gutun-azal grisa
Lan bikaina, Data Hackerrak!
Eta orain, adi: zain duzue beste ekintza bat.
Hemendik gutxira Iruñan barnako bisita gidatua egingo duzue, eta bertan hainbat interesgune erakutsi eta gure hirian iraganaldian gertatutako zenbait kontu kontatuko dizkizuete.
Ibilbidean zehar Iruñeko historiari buruzko datuak jaso ahal izango dituzue.
Beraz, egun horretan ibil zaitezte begiak eta belarriak zabal-zabalik, eta ez ahaztu eramatea datu esanguratsuak jasotzeko behar duzuen oro. Datuen zain egongo bainaiz.
Zorte on, Data Hackerrak. Badakit ongi egingo duzuela.
Hurrengora arte,
Mika.
2. urratsa: Bisitari buruzko informazioa eman
Ikasleei azaldu bisita egiteko kontuan izan behar dituzten gauza guztiak:
- Bisita gidatuaren data.
- Bisita Iruñeko alde zaharrean barna egingo dutela Data H Laguntzaile berri batekin bat.
- Oso garrantzitsua dela egun horretan denek Data H Lizentzia eramatea.