Eraman ezazu Data H Iruña zure ikasgelara

Data H Iruña Iruñeko Udalak hiriaren historia ezagutzera emateko antolatzen duen Iruña ezagutu programa didaktikoaren materialen eguneraketa da. Jarduera berriak diseinatu dira ikasketa-esperientzia bat sortzeko asmoz, ikasleengan Iruñeko historiaren gaineko interesa pizteko modukoa.

Jarduera berriak

Jarduera berriek beren ikastaldiaren protagonista bihurtzen dituzte ikasleak. “Alderantzizko ikasgela”, “ekinez ikasi” eta “sorkuntza artistikoa” teknikak baliatzen dira jarduerak garatzeko esparru gisa.

Urratsez urrats

Jarduera guztiak urratsez urrats deskribatzen dira, eta jakina, beharrezko diren material eta eduki guztiak ere bai, hartara arreta jarri dezazun benetan garrantzitsua den horretan.

Dibertsioa = ikaskuntza

Data hackerren tematika/estetikak eraman zaitzala eta ikusi ikasleak nola murgiltzen diren jarduera eta edukietan. Murgiltze hori erabatekoa izan dadin prestatuta dago dena. Eguneratu emaitzak webgunean eta ikusiko duzu ikasleek eskertzen dutela aintzatespena.