Informazioa bilatu

Ekintza honen bitartez ikasleek Iruñeko historiari buruzko edukiak haien kabuz aztertuko dituzte, ikasgelatik kanpo.

Helburuak

  • Iruñeko historia aktiboki aztertu.
  • Iraganaldiko garaietako gertaerak, elementuak eta datak identifikatu.
  • Interesgarria zaien informazioa bilatu.

.

Jarduera baliabideak

FICHA DE BÚSQUEDA DE DATOS - DATUAK BILATZEKO FITXA.pdf

1. urratsa: Misioaren gutun-azal arrosa ireki

Esaiezu Mika zurekin harremanetan jarri dela Misioaren gutun-azal arrosa irakur dezazuen. Ikasle batek atera dezala Misioaren gutun-azal arrosa Tele Datatik, eta mezua ozenki irakur dezala ikasgela osoarendako.

  • messageIkusi Misioaren gutun-azal arrosa

    Adi, Data Hackerrak:

    Heldu da ordua berriz ere abian jartzeko: informazioa bilatuko duzue.

    Zer bilatu? Non? Nola? Jarraibideak Datuak bilatzeko fitxan dituzue jarraibideak.

    Ez ahaztu zuen Data H Laguntzailearen jarraibideei men egitea, eta galdetu berari edozein zalantza.

    Badakit ongi egingo duzuela.

    Hurrengora arte

    Mika.

2. urratsa: Datu historikoak bilatu

*Hasi baino lehen egin itzazu Datuak bilatzeko fitxaren kopiak dituzun ikasle guztientzat.

2.1 Historia eta datuen arteko erlazioa azaldu

Ikasleei honako hauek azaldu:

  • Garai historikoak datuz osatzen dira
  • Datu historiko bat dokumenturen batean -idazkia, argazkia, etab.- jaso den iraganeko garaietako informazioa da.
  • Datu historikoak gertakari bati buruzkoak izan daitezke, ohiturei edo pertsonai bati buruzkoak…
  • Datu historikoek zehazten dituzte garai bakoitzaren ezaugarriak.
  • Datu historikoak bila eta sailka ditzakegu garai bakoitzaren errealitatea hobeki irudikatzeko.

2.2 Eztabaida sortu
Garai bat definitzeko zein datu mota dira egokienak? Ikasleek ideia horren inguruan hitz egin dezaten sustatu debate bat.

2.3 Datuak bilatzeko fitxa eman
Datuak bilatzeko fitxak baditu eremu zehatzak. Horiei esker errazago egingo zaie ikasleei gertakari historikoak data edo garai baten barnean sailkatzea, orain datuak bere kabuz eta lehenbiziko aldiz ikasgelatik at bilatu behar dituztenean.

2.3.1 Fitxa banatu
Ikasle bakoitzari fitxa bana eman.

2.3.2 Argitu fitxaren bidez datu historikoak nola bildu
Esaiezu fitxa irakur dezaten eta dudarik sortzen bazaizkie zuri galdetzea. Denek argi izan behar dute Iruñeko historiari buruzko datuak bilatu behar dituztela bere kabuz, eta horiek nola biltzea jakin.

2.3.3 Entregatzeko epea zehaztu
Esaiezu datorren saioa noiz izango den eta ordurako beteta ekarri behar dutela Datuak bilatzeko fitxa.

3. urratsa: Kromoak eman

Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.

Ebaluazioa

Taldeak ebaluatzeko atal hauek kontuan hartu.

  • Iruñeko historiari buruzko ezagutza eta denbora historikoaren kontzeptuari buruzkoa lortu.
  • Historiari buruzko informazioa bilatu eta aztertu.
  • Jarduera egiterakoan parte hartu eta ardura erakutsi.

Gehienez 100 puntu eman iezazkiozu talde bakoitzari.

1 talde
2 talde
3 talde
4 talde