Denbora-lerroa 1

Ekintza honetan denbora-lerro bat osatuko dute Tele Datan dauden Garaiko artxibategiak erabiliz. Zortzi artxibategi daude, Iruñeko historiaren zortzi garaien adierazle, eta artxibategiak kronologikoki ordenatuko dituzte jarduera kooperatibo baten bidez.

Helburuak

  • Hiriko garaiak ezagutu.
  • Garaiak kronologikoki ordenatu.
  • Taldeka landu denbora historikoaren kontzeptua.

Jarduera baliabideak

TARJETA DATA H TXARTELA.pdf

1. urratsa: Misioaren gutun-azal horia ireki

Misioaren gutun-azal horia atera ezazue Tele Datatik eta ozenki irakurri barruan duen mezua.

  • messageIkusi Misioaren gutun-azal horia

    Kaixo, Data Hackerrak 🙂

    Asko gustatzen zait zuen laguntza edukitzea.

    Jakin nahi duzue zertan datzan zuen hurrengo ekintza? Hor doa:

    Tele Data gailuko Garaiko artxibategiak antolatu behar dituzue, eta prest utzi hemendik aurrera biltzen dituzuen datuak Tele Data bidez bidali ahal izateko.

    Horretarako, kronologikoki ordenatuko dituzue datuak, hau da, bakoitzak Iruñeko historian duen data eta denbora-tartearen arabera.

    Orain, bete itzazue zuen Data H laguntzailearen jarraibideak.

    Aurrera!

    Mika.

2. urratsa: Iruñeko historiaren zortzi garaiak ezagutu

2.1 Garaiko artxibategiak atera
Taldeko ordezkariei esaiezu Tele Dataraino hurbil daitezen eta bakoitzari eskatu Garaiko bi artxibategi atera ditzaten.

2.2 Garaiko artxibategiak aztertu
Lau ordezkariak bere taldekideekin doaz eta taldean zehatz-mehatz aztertzen dituzte artxibategiak bi minutuz.

2.3 Iruñeko historia
Garaiko artxibategiak arakatu dituztenean esaiezu Iruñeko historiak XXI mende dituela eta zortzi garaietan banatzen dela.

2.4 Garaia kontzeptua
Garaia kontzeptuari sarrera emaiozu, hau da, ikasleei azaldu Iruñeko historiaren garaiak epe zehatzeko denbora zatiak direla. Garai bakoitzak denbora-tarte jakin bat dirauela, alegia, eta garaiak bata bestearen ondoren gertatzen direla denbora lerro bat osatuz (kronologia).

3. urratsa: Garaiko artxibategiak kronologikoki ordenatu

3.1 Garaiko artxibategiak bildu
Taldeek Garaiko artxibategiak Tele Datan sartzen dituzte.

3.2 Zortzi talde sortu
Zortzi talde berri sortu itzazue (zuek aukeratu nola, jarduera honetarako bakarrik izango da). Esaiezu lerro bana osatu behar dutela talde bakoitzeko kideak batak besteari besotik helduz.

3.3 Garaiko artxibategiak eman
Garaiko artxibategi bana emaiezu talde bakoitzari eta kontuz ibili inork ez ikusteko beste taldeek dituzten artxibategiak. Esaiezu taldekide guztiak ongi ikusi behar dutela egokitu zaien artxibategiaren garaia.

 

3.4 Garaiko artxibategiak ordenatu

3.4.1 Jokoaren arauak
Ozenki azal itzazu jokoaren arauak denek entzun ditzaten:

  • Artxibategi bakoitzak denbora-datu bat dauka idatzia, mendeen bidez adierazita.
  • Zuek data horien arabera ordenatu behar zarete giza-kate bat osatuz, hau da, talde bakoitzak bere garaiaren aurreko eta ondorengo garaiak dituzten taldeekin elkartu behar da:
    • Zuen ezkerretik heldu behar duzue zuen garaiaren aurreko garaia duen taldea.
    • Zuen eskuinetik heldu heldu behar duzue zuen garaiaren ondorengo garaia duen taldea.

Ziurta ezazu denek ulertu dituztela azaldutako arauak ondorengoa azaldu baino lehen.

Garaien arabera ordenaturik helduta geratu behar duzue, baina, adi; baldintza hauek betez:

  • Ezin diozue erakutsi zuen Garaiko artxibategia beste taldeei.
  • Galderak egin ditzakezue bilatzen ari zareten garaia aurkitzeko.
  • “Bai” edo “ez” bakarrik erantzun dezakezue.

 

3.4.2 Jokoaren emaitza
Jokoa bukatzerakoan ikasle guztiak besotik helduta geratu behar dira lerro bat osatuz, eta lerroak talde bakoitzak daraman Garaiko artxibategien daten arabera ordenaturik egon behar du.

4. urratsa: Garaiko artxibategiak ordenaturik gorde

4.1 Orden kronologikoa egiaztatu
Behin giza-katea osatua, Garaiko artxibategiak mahai batean edo lurrean jarriko dituzte jokoan zehaztu duten ordenari jarraituz. Ordena egokia dela ziurtatuko dute eta, behar izanez gero, zuzendu.

4.2 Garaiko artxibategiak gorde
Talde bakoitzak bere Garaiko artxibategia denbora-lerrotik hartu eta Tele Datan sartzen du dagokion lekuan. Garaiko artxibategiak kronologikoki ordenatuak utzi behar dituzte.

5. urratsa: Misioaren gutun-azal urdina ireki

5.1 Gutun-azal urdina atera eta irakurri
Ikasgelako ikasle bat aukeratu, ausaz, Misioaren gutun-azal urdina atera dezala eta barruan duen mezua ozenki irakur dezan.

  • messageIkusi Misioaren gutun-azal urdina

    Sekulako lana egin duzue Garaiko artxibategiekin!

    Zuen ekintzaren ondoren, Tele Data prest dago Iruñeko historiari buruz jasotzen dituzuen datu guztiak bidaltzeko.

    Noiz eta nola jaso eta bidaliko dituzue datuak? Zuen Data H Laguntzaileak jakinaraziko dizue noiz. Moduari dagokionez, pare bat gauza aurreratuko dizkizuet:

    1. Datuek Data Txarteletan joan beharko dute. Tele Dataren barruan daude Txartelak; eskatu zuen Data H Laguntzaileari talde bakoitzeko bana atera eta orain erakus diezazuela.

    2. Data Txartelek eduki beharreko gutxieneko informazioa Datua eta Data dira.

    3. Behin Data Txartela beteta, dagokion garaiko artxibategian sartu beharko duzue, jasotako datua noizkoa izan eta data horren arabera.

    Baina hori aurrerago egingo duzue; momentuz, gorde Data Txartelak Tele Datan zuen Data H Laguntzaileak beste abisu bat eman arte.

    Mika.

5.2 Data Txartelak erakutsi
Data Txartel bana emaiozu talde bakoitzari horiek aztertu ditzaten eta, dudarik sortzen bazaizkie, horiek argitu. Esaiezu Data Txartelak betetzeko beharrezkoa dela dauden garaietako batean gertaturiko datu historiko bat ipintzea, eta horri dagokion data.

6. urratsa: Materiala bildu

Tele Data gailua eta gainerako materialak gorde itzazue egokien iruditzen zaizuen moduan. Berriro erabili behar dituzuenean eskueran izateko eta horiek ongi mantentzeko, alegia.

7. urratsa: Kromoak eman

Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.

Ebaluazioa

Taldeak ebaluatzeko atal hauek kontuan hartu.

  • Iruñeko historiari buruzko ezagutza eta denbora historikoaren kontzeptuari buruzkoa lortu.
  • Historiari buruzko informazioa bilatu eta aztertu.
  • Jarduera egiterakoan parte hartu eta ardura erakutsi.

Gehienez 100 puntu eman iezazkiozu talde bakoitzari.

1 talde
2 talde
3 talde
4 talde