Datuak sailkatu eta bidali

Ikasleek, Iruñeko historia bere kabuz esploratu ostean, ekarri dituzten datuak sailkatu eta ordenatu behar dituzte.

Helburuak

  • Gertaerak, elementuak eta datak identifikatu eta sailkatu.
  • Datuak kronologikoki ordenatu, denbora-lerroko zortzi garaien arabera.

Jarduera baliabideak

TARJETA DATA H TXARTELA.pdf

1. urratsa: Taldeka bildu

Eskaiezu haien Datuak Bilatzeko Fitxak hartu eta gainerako taldekideekin bildu daitezela.

2. urratsa: Misioaren gutun-azal laranja ireki

Atera ezazu gutun-azal laranja Tele Data gailutik eta mezua ozenki irakurri ikasle guztiei.

  • messageIkusi Misioaren gutun-azal laranja

    Hemen nauzue, Data Hackerrak:

    Zer moduz joan da informazio-bilaketa?

    Laster jakingo dut, izan ere, zuen hurrengo ekintza honako hau izango da: Iruñeko historiari buruzko datu baliotsuak bidali beharko dizkidazue.

    Horretarako:

    1. Hartu zuen Datuak bilatzeko fitxak eta zuen taldekoekin bildu.

    2. Hartu bi Data Txartel talde bakoitzeko; Tele Data gailuan daude.

    3. Jasotako informazioa taldekideekin partekatu eta hautatu bidali nahi dituzuen bi datu.

    Zuen Data H Laguntzaileak esango dizue nola egin bidalketa; zorte on.

    Mika.

3. urratsa: Informazioa bateratu

3.1 Data Txartelak hartu
Talde bakoitzak bi Txartel Data hartzen ditu horietan denen artean aukeratuko duten informazioa gero jartzeko.

3.2 Informazioa aztertu
Taldekideek bakoitzak ekarri duen informazioa besteekin partekatu eta denen artean aztertzen dute. Esaiezu Liburuan begiratu dezaketela edota zuri galdetu behar izanez gero -zalantzak argitu itzazu eta kontzeptuak finkatzeko laguntza emaiezu-.

4. urratsa: Data txartelak bete

4.1 Bi datu aukeratu
Talde bakoitzeko kideek adosten dute zein gertakari jarriko dituzte bi Data Txarteletan.

4.2 Datuak idatzi
Talde bakoitzak aukeraturiko bi gertakariak idazten ditu Data Txarteletan eremu guztiak betez.

5. urratsa: Data Txartelak artxibatu

5.1 Garaia zein den jakin
Taldeek bere Data Txarteletan jaso dituzten gertakariei dagozkien garaiak zeintzuk diren ikusi behar dute.

5.2 Data Txartelak gorde
Tele Dataraino hurbiltzen dira eta Data Txartelak dagozkien Garaiko artxibategian sartzen dituzte. Bitartean, zuk, artxibatzen ari diren datuen eta garaien sintesia idazten duzu arbelean.

5.3 Bidalitako datuak berrikusi
Denen artean artxibatu dituzten datuen laburpena egiten duzue.
Jarduera ixteko berrikusi ikasleekin nola moldatu diren gertakariak, elementuak naiz datak kronologikoki sailkatzeko Iruñeko historiari dagozkien zortzi garaien arabera.

6. urratsa: Materiala bildu

Tele Data gailua eta gainerako materialak gorde itzazue egokien iruditzen zaizuen moduan. Berriro erabili behar dituzuenean eskueran izateko eta horiek ongi mantentzeko, alegia.

7. urratsa: Kromoak eman

Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.

Ebaluazioa

Taldeak ebaluatzeko atal hauek kontuan hartu.

  • Iruñeko historiari buruzko ezagutza eta denbora historikoaren kontzeptuari buruzkoa lortu.
  • Historiari buruzko informazioa bilatu eta aztertu.
  • Jarduera egiterakoan parte hartu eta ardura erakutsi.

Gehienez 100 puntu eman iezazkiozu talde bakoitzari.

1 talde
2 talde
3 talde
4 talde