producto-final-data-h

Data H obra bat sortu eta aurkeztu

Talde bakoitzak sortzen du aurreko saioan ikasgelan diseinaturiko obra. Data H obrak sortu eta kasuan kasuko aurkezpenak, erakusketak edo antzezpenak egingo dituzte.

Helburuak

  • Pentsamendu sortzailea eta adierazpen-gaitasuna jorratu.
  • Historia sentitu.

1. urratsa: Taldeka bildu eta materiala prestatu

Ikasleei esaiezu historiaren zati bat gauzatzeko ordua heldu dela, eta horretarako haien Data H obrak burutuko dituztela. Aurreko saioan egindako taldeen arabera elkartu eta materialak prestatzen dituzte lanari ekiteko.

2. urratsa: Obra sortu

Talde bakoitzak egoki jotzen duzun denbora eskaintzen dio haien Data H Obrak sortzeari.

3. urratsa: Obrak erakutsi, aurkeztu, antzeztu

Saioaren azken zatian, sortutako obrak ikasle guztiekin partekatuko dituzte: ikasgelan erakutsi, aurkeztu edo antzeztuko dituzte taldeka sortu dituzten Data H Obrak.

Egoki jotzen baduzu, eskola-komunitatean ere egin dezakete. Edo aurrerago, beste saio batean.

4. urratsa: Materiala bildu

Tele Data gailua eta gainerako materialak gorde itzazue egokien iruditzen zaizuen moduan, berriro erabili behar dituzuenean eskueran izateko eta horiek ongi mantentzeko, alegia.

5. urratsa: Kromoak eman

Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Lau kromo baino gehiago geratzen bazaizkizu orain banatu ditzakezu, bi ezik -azken jarduerarako gorde-. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.

Ebaluazioa

Taldeak ebaluatzeko atal hauek kontuan hartu.

  • Iruñeko historiari buruzko ezagutza eta denbora historikoaren kontzeptuari buruzkoa lortu.
  • Historiari buruzko informazioa bilatu eta aztertu.
  • Jarduera egiterakoan parte hartu eta ardura erakutsi.

Gehienez 100 puntu eman iezazkiozu talde bakoitzari.

1 talde
2 talde
3 talde
4 talde