Data H Iruña ixten

Ekintza honen bidez itxiko dugu Data H Iruña. Ikasleei esango diegu bukatu dela Data Hacker bezala burutu duten misioa, eta zoriondu egingo ditugu lortutakoengatik.

Helburuak

  • Data H Iruña itxi.
  • Ikasleei amaierako feedback-a eman Data Hacker bezala egin duten lanaren inguruan.

*Ikasgelara sartu baino lehen har ezazu Mikaren posta.

1. urratsa: Posta 2 irakurri

Esaiezu Mikaren posta elektroniko bat jaso duzula, eta haiei zuzenduta dagoela. Ozenki irakur ezazu posta denek entzun dezaten.

  • emailIkusi posta elektronikoa 2

    Gaia: Data H Iruña: jardueren itxiera

    Egilea: 78855669@ouiplay.es

    Norentzat: 32548@ouiplay.es

    Mezua:

    Kaixo, Data Hackerrak.

    Baditut datu guztiak erregistratuta Data Centrean. Zoragarria izan da zuekin eta zuen laguntzailearekin lan egitea.

    Zorionak egindako lanarengatik eta mila esker zuen laguntzagatik. Data H programaren arduradunok lanean jarraituko dugu beste ikastetxe batzuekin batera Iruñeko historiari buruzko artxibo digitala berritzeko.

    Besarkada handi bat eta mila esker.

    Mika.

2. urratsa: Kromoak eman

Emaiezu albuma osatzeko falta zaizkien kromoak.

3. urratsa: Tele Data gorde

Tele Data itxi, eta toki ziur batean paratu.

Data H Iruña amaitzen da.

Ebaluazioa

Taldeak ebaluatzeko atal hauek kontuan hartu.

  • Iruñeko historiari buruzko ezagutza eta denbora historikoaren kontzeptuari buruzkoa lortu.
  • Historiari buruzko informazioa bilatu eta aztertu.
  • Jarduera egiterakoan parte hartu eta ardura erakutsi.

Gehienez 100 puntu eman iezazkiozu talde bakoitzari.

1 talde
2 talde
3 talde
4 talde