Data H Iruña 1. eguna

Data H Iruña hasten da Tele Data kutxa ikasgelara iristen denean. Taldekako lehenengo ekintza honek aukera ematen digu Data H Iruña ikasleei aurkezteko, haien jakin-mina pizteko eta denbora historikoaren kontzeptua lantzeko.

Lehenik eta behin, kutxaren edukiaren zati bat ezagutuko duzue, baita horren funtzioa ere; jarraian, misioan izena eman eta Data H Lizentziak aktibatuko dituzue.

Helburuak

  • Data H Iruña-rekiko ikasleen interesa piztea, misioa ezagutzera ematea, eta Data Hacker rolean erabiliko dituzten materialekin trebatzen hastea.
  • Ikasleen jakin-mina piztea eta denbora historikoaren kontzeptua lantzea.

*Gelara sartu baino lehen ziurta ezazu Mikaren posta daramazula.

1. urratsa: Data H aurkeztu

1.1 Borobilean jarri
Gela antolatu ezazue Tele Data erdian ipintzeko eta ikasleak haren inguruan borobilean jar daitezen.

1.2 Posta 1 erakutsi
Esaiezu posta elektroniko bat jaso duzula eta postaren gaian honako hau jartzen duela: Datuak berreskuratzeko Data H programa. Ahots ozenez irakur ezazu posta. Emaiezu posta ikus eta uki dezaten.

  • emailIkusi posta elektronikoa

    Gaia: Datuak berreskuratzeko Data H programa

    Egilea: 78855669@ouiplay.es

    Norentzat: 32548@ouiplay.es

    Mezua:

    Kaixo, Mika naiz, eta trebea naiz zibersegurtasun-gaietan.

    Horregatik aukeratu naute misio honetarako.

    Eta, nik uste, badakitelako arazoak maite ditudala. Pipitakiak bezainbeste gustatzen zaizkit; bat ikusten dudanean, ez naiz gelditzen irtenbide egoki bat topatu arte. Kasu honetan bezala: arazoa da piraten eraso batek artxibo digital oso garrantzitsu bat suntsitu duela. Hain zuzen, Iruñeko Historiari buruzko informazioa duen fitxategi informatikoari buruz ari naiz. Orduan, bertan zeuden datak jada ez daude erabilgarri. Iruñeko historiari buruzko datuak ezabatu dira, edo aldatu egin dira. Ezin gara fidatu hor agertzen denaz.

    Baina nik badut irtenbidea: Data H sortu dut. Datuak berreskuratzeko programa bat da, eta ez du hutsik egiten. Eta Data Hri esker, artxiboa berreskuratzen joango gara, eta blindatuta utziko dugu. Eta dugu esaten dudanean zuri buruz ari naiz, baita zure ikasleez ere.

    Zurekin kontatzen dut Data H Laguntzaile​ izan zaitezen. Zuk duzu ardura ikasleak gidatu eta bidali dizuedan TeleData gailua aktibatzeko.

    Email hau irakurtzen diezunean, Data H abiatzea besterik ez duzue egin beharko.

    Hasi nahi duzue?

    Ba, atera Misioaren Gutun-azal gorria TeleData gailutik eta irakurri bertan dagoen mezua.

    Jaso agur bero bat.

    Mika.

1.3 Zure burua aurkeztu Data H Laguntzaile gisa
Azal iezaiezu Data H Laguntzaile zaren aldetik bere ibilbidean lagunduko dituzula eta beharrezkoa denean bidea erraztuko diezula. Prest daudenean has zaitezkete.

 

2. urratsa: Data Hacker-ren misioa

2.1 Misioa ezagutu
Aukeratu lagun bat ausaz. Tele Data gailura hurbiltzen da, gailua ireki eta Misioaren gutun-azal gorria ateratzen du. Aukeratutako ikasleak gutun-azal gorriko mezua ozenki irakurtzen die gainerako ikaskideei.

  • messageIkusi Misioaren gutun-azal gorria

    Tele Data aktibatu duzue; abian da Data H Iruña programa.

    Zuen txanda iritsi da. Iruñeko hainbat ikastetxetako ikasleak hautatu ditut berreskurapen-programa honetan parte hartzeko, eta zuen ikasgela ere hautatua izan da. Data Hackerrak izango zarete.

    Zuen egitekoa: Iruñeko historiari buruzko datuak topatzea eta jasotzea, eta Tele Data gailuaren bidez bidaltzea.

    Baina, ezer baino lehen, Data Hacker orok bere Data H Lizentzia bete beharko du. Nola?

    1. Egin itzazue taldeak zuen Data H laguntzaileak esaten dizuen bezala.

    2. Misioaren gutun-azal berdeko jarraibideak jarrai itzazue.

    Mika.

2.2 Taldeak egin
Ikasgela prestatzeko atalean sortu zenituzten taldeak egin eta mahaiak jarri taldeka esertzeko moduan.

3. urratsa: Data H Lizentziak eman

3.1 Misioaren gutun-azal berdeak hartu eta irakurri
Tele Data gailuan lau Misioaren gutun-azal berde daude. Taldekide bana Tele Dataraino hurbildu eta horietako gutun-azal bat hartzen du Ikasgelako kodearekin bat.
Taldeek irakurtzen dute gutun-azal berdean dagoen Mikaren mezua.

  • messageIkusi Misioaren gutun-azal berdea

    Taldeak osatu badituzue, Data H Lizentzia betetzeko ordua da.

    Horretarako:

    1. Zure taldeko ordezkari gisa, hurbildu zaitez Tele Data gailura eta hartu zure taldekide bakoitzeko Data H Lizentzia eta Ikasgelako Kode bana.

    2. Taldekide bakoitzak datu pertsonalak idatzi behar ditu dagokion Data H Lizentzian.

    3. Oso garrantzitsua; ez ahaztu Ikasgelako Kodea sartzea dagokion atalean.

    4. Behin Data H Lizentziak beteta, emazkiozue zuen Data H Laguntzaileari.

    Edozein zalantza edukiz gero, galdetu zuen Data H Laguntzaileari.

    Mika.

3.2 Data H Lizentziak banatu
Ordezkari bakoitza Tele Dataraino hurbiltzen da eta gailuaren ondoan jarri dituzun Data H lizentziak hartzen ditu. Taldekide bakoitzeko Lizentzia bana hartzen du.

3.3 Ikasgelako kodea begi bistan jarri
Behin ikasle guztiek bere Data H Lizentziak jasoz gero idatz ezazu Ikasgelako kodea arbelean.
Azal iezaiezu kodea zertarako erabil dezaketen: webgunera sartzeko ikasgelak egin duen aurrerapena ikusteko, eta bere Lizentziak aktibatzeko.

3.4 Data H Lizentziak bete
Ziurta ezazu denek betetzen dutela Data H Lizentzia bere izena, abizenak eta Ikasgelako kodea idatziz.

4. urratsa: Kromoak eman

Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.

5. urratsa: Materiala bildu

Tele Data gailua, Data H Lizentziak eta gainerako materialak gorde itzazue egokien iruditzen zaizuen moduan. Berriro erabili behar dituzuenean eskueran izateko eta horiek ongi mantentzeko, alegia.

Ebaluazioa

Taldeak ebaluatzeko atal hauek kontuan hartu.

  • Iruñeko historiari buruzko ezagutza eta denbora historikoaren kontzeptuari buruzkoa lortu.
  • Historiari buruzko informazioa bilatu eta aztertu.
  • Jarduera egiterakoan parte hartu eta ardura erakutsi.

Gehienez 100 puntu eman iezazkiozu talde bakoitzari.

1 talde
2 talde
3 talde
4 talde