Bisitako Data Txartelak Artxibatu

Sarrera

Bisita egin ondoren, ikasleek haien Data H Lizentzietako Data Txartelak moztu beharko dituzte eta bakoitza dagokion garaian artxibatu.

Helburuak

  • Gertaerak, elementuak eta datak identifikatu eta sailkatu.
  • Horiek kronologikoki ordenatu, gure denbora-lerroko zortzi garaien arabera.

1. urratsa: Misioaren gutun-azal beltza ireki

Esaiezu Mikaren jarraibide berriak dituzuela. Misioaren gutun-azal beltza atera ezazue eta mezua ozenki irakurri.

  • messageIkusi Misioaren gutun-azal beltza

    Hemen nauzue, Data Hackerrak:

    Ba al duzue bisitaren inguruko datu interesgarririk?

    Laster jakingo dut; izan ere, zuen hurrengo ekintza honako hau da: Iruñeko historiari buruzko datu baliotsuak bidali behar dizkidazue.

    Horretarako:

    1. Hartu zuen Data H Lizentziak eta zuen taldekideekin bildu.

    2. Bisita gidatuan zehar bete dituzuen Data Txartelak moztu itzazue.

    3. Talde bakoitzak bere Data Txartel guztiak ordenatu behar ditu garaiaren arabera.

    4. Ondoren, egin kasu zuen Data H laguntzailearen jarraibideei.

    Zorte on bidalketarekin.

    Mika.

2. urratsa: Taldeak egin

Ikasle bakoitzak bere Data H Lizentzia hartu eta bere taldekideekin biltzen da.

3. urratsa: Data Txartelak ordenatu

3.1 Txartelak moztu
Ikasle bakoitzak bisitan zehar bete dituen Data Txartelak mozten ditu bere Data H Lizentziatik.

3.2 Datuak egiaztatu
Jaso dituzten datuak berrikusten dituzte: Data Txartelen eremu guztiak ongi bete behar dituzte.

3.3 Txartelak bildu
Talde bakoitzak bere Data Txartelak sailkatzen ditu Iruñeko historiaren zortzi garaien arabera. Gogorarazi liburua begira dezaketela.

4. urratsa: Txartelak artxibatu

Behin talde bakoitzak bere Data Txartelak ordenatu dituenean, Tele Dataraino hurbildu eta horiek sartzen dituzte dagozkien Garaiko artxibategietan.

5. urratsa: Materiala bildu

Tele Data gailua eta gainerako materialak gorde itzazue egokien iruditzen zaizuen moduan, berriro erabili behar dituzuenean eskueran izateko eta horiek ongi mantentzeko, alegia.

6. urratsa: Kromoak eman

Orain banatzeko egokiak ikusten dituzun bi kromo aukera itzazu; garai berdinekoak izan daitezke, edo desberdinekoak. Denei kromo berdinak banatu bilduma batera osa ditzaten.

Ebaluazioa

Taldeak ebaluatzeko atal hauek kontuan hartu.

  • Iruñeko historiari buruzko ezagutza eta denbora historikoaren kontzeptuari buruzkoa lortu.
  • Historiari buruzko informazioa bilatu eta aztertu.
  • Jarduera egiterakoan parte hartu eta ardura erakutsi.

Gehienez 100 puntu eman iezazkiozu talde bakoitzari.

1 talde
2 talde
3 talde
4 talde