, Teknologia – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Teknologia

Foruen garaia (XIX. mendea)

Automobilak

Ibilgailuak agertzea iraultza izan zen hiriko garraioan. “Burdinazko zaldi” horien agerpenak hiriaren fisonomia aldatzera behartu zuen. 1921ean, 428 ibilgailu zeuden matrikulatuta. Horietatik, 278 turismo-automobilak ziren; 40, lineakoak; 50, kargarako kamioiak, eta, 60, motozikletak. Ibilgailu horiek gidatzeko baimena zuten 515 gidarik, zeinek beharrezko azterketak gainditu baitzituzten.

Tranbiak eta trenak

Hiriak hiru trenbide zituen.

  1. Iparraldeko trena: Iruña Irunekin lotzen zuen, eta Arrotxapean zuen geltokia (garai hartan, geltokiaren auzoa, Sanduzelai, Arrotxapeko zatitzat hartzen zen).
  2. Plazaola: Iruña eta Donostia arteko ibilbidea egiten zuen, eta geltoki nagusia Zabalgune Berrian zuen, Zaragozako Etorbidean, argazkian ikus dezakegun bezala;
  3. Irati trena: Iruña-Agoitz-Zangoza ibilbidea egiten zuen, geltoki nagusia Sarasate Boulebarrean zeukan, eta tren-garajeak, Frantziako etorbidean (1927tik aurrera, Alfontso XIII.aren etorbidea). Irati trenak tranbia-zerbitzua egiten zuen Iruñean barnako ibilbidean.

By Ricardo Martín – http://www.guregipuzkoa.net/photo/1023070, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=15434827

Telefonoa

Telefonoa XX. mendearen hasieran iritsi zen Iruñera. 1921ean, Nafarroan milatik gora pasatxo abonatu zeuden telefono bidezko zerbitzura, zehazki, 1.062 linea zeuden. 20ko hamarkadan telefono bidezko zerbitzua Iruñeko Udalaren esku zegoen, harik eta Estatuak –Primo de Riveraren diktaduran– eskubideak, modu esklusiboan, Telefónicari (estatu-enpresa) eman zizkion arte.