, Politika – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Politika

Foruen garaia (XIX. m.)

Gamazada

Gamazo ministroaren proiektuak are gehiago murrizten zituen Nafarroako foruak eta askatasunak, zeinak Nafarroak lortu baitzuen errespetatuak izan zitezen, baita 1512ko konkistaren ondoren ere. “Erregimen foral” horren autogobernu-ahalmenaren neurri handi batean “1841eko Lege Itundua” izenekoarekin desagertu zen. Gamazadaren kasuan, herritarren protestaren xedea zen oraindik ere mantentzen ziren nafar subiranotasunaren hondarrak, hau da, araubide ekonomikoa, salbatzea.

Gamazo legearen kontrako manifestazioak (“Gamazada” delakoak) 1893an izan ziren, eta ondoren, herri-mugimenduak, harpidetza bidez, estatua eraiki ahal izateko dirua lortu zuen. Eraikitze-lanak 1903an amaitu ziren, baina ez zuten ofizialki inauguratu ez Udalak, ez Diputazioak.

Manuel M. de Ubago arkitekto nafarrak eta Ramón Carmona eskultoreak egin zuten estatua. Estatua nagusia bost metro garai da, eta Nafarroaren alegoria irudikatzen du. Esku batean armarriaren kateak ditu, eta bestean, Lege Forala erakusten digu. Rosa Oteiza iruindar gaztearen aurpegia izan zen eredua estatuarako.

Beheko aldean dauden bost estatuek honako hau irudikatzen dute: Arteak, Historia, Industria, Lana eta Bakea. Horiez gain, Nafarroa Garaiko bost merindadeen armarriak ere ageri dira: Lizarra, Iruña, Erriberri, Zangoza eta Tutera.