Jaime Vélaz de Medrano

Jaime Vélaz de Medrano Nafarroako errege-erreginen kapitain bat zen, eta espainiar inbasioaren kontra borrokatu zen une oro. 1521ean, independentzia berreskuratzeko azken saioan, Amaiurko gaztelua defendatzeko ardura eduki zuen. 1522an, errenditu ondoren, Iruñeko kartzelan erail zuten, konkistatzaileen ustez arriskutsua baitzen.