Ziudadela

Iruñeko defentsa-sistema handitzen jarraitu zuten, Ziudadela buru zela. 1726. urtea mugarri oso garrantzitsua izan zen Iruñeko gotorlekuen historian: Jorge Próspero de Verboom ingeniariak Ziudadelarako eta plazarako (hiriaren barrutirako) proiektu orokor bat egin zuen, eta horri men egin zitzaion XVIII. mendean zehar. Momentu horretan sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Ziudadela, 1645ean eraiki zen beste gotorleku ez hain aurreratu bat bazegoen ere.

Ezin izan zuten Verboomen proiektua osorik egin, dirurik ez zegoelako; hortaz, Frantziako aurrealdea eta San Bartolome gotorlekua baino ez ziren egin; hain zuzen, azken hori duela gutxi (2011) zaharberritu zuten, eta gaur egun bertan dago Harresien Interpretazio Zentroa.