Udaletxea

Udaletxea ere berreraiki zuten. Erdi Aroko eraikin osoa (1423ko batasunaren ondoren eraiki zen, nahiz eta horren berri ez eduki1483ra arte) eraistea erabaki zuten eta oin berriko bat egitea, fatxada barrokoago batez hornitua. 1951n, eraikin osoa eraitsi zuten berriz ere, fatxada izan ezik. Fatxada nagusiak hiru atal ditu, hiru estilo klasikoetan apainduta: dorikoa, jonikoa eta korintoarra (hurrenez hurren). Erremate gisa, atiko bat eta kanpoko frontoi bat ditu, hainbat estatuarekin eta harrizko balaustrada batekin –boluta zabalekin muturretan–. 1752an hasi zen eraikitzen, eta 1760an bukatu. Iruñeko Udaletxeko fatxada hiriaren benetako erreferente bilakatu da.