Literatura lan nagusiak

“Literariotzat” jo ditzakegun lehenengo sorkuntzak Albeldako eta Rotensse Rodako kodexak dira. Biak Iruñeko Errege-erreginei esker egin ziren, hori bai, Iruñetik kanpo, Errioxako lurretan sortu baitziren. Bertan dago gordeta Erresumaren lehenengo hamarkadetako memoria. Aipatzekoak dira Rodako Genealogiak izenekoa –Rotense Kodexekoa–, non erregistratu baitziren Iruñeko errege-familiaren dinastia-lerro eta ezkontza guztiak.