, Kultura – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Kultura

Konkistaren ondorengo garaia (XVI. m.-XVII. m.)

Amerika

Nafar askok emigratu zuten Amerikara. Batzuk itzuli ziren, eta han ikasitakoa ere ekarri zuten.

Amerikako produktuen etorrerak hemengo bizimodua aldatu zuen. Elikagai berriak iritsi ziren, hala nola artoa (horrekin gero talo famatuak egiten dira) edo kakaoa, txokolate gozo-gozoaren osagai nagusia. Ba al zenekien gure sukaldeetan hainbeste erabiltzen ditugun zenbait elikagai, hala nola patatak, piperrak eta tomateak Amerikatik iritsi zirela?

Unibertsitatea

Nafarroak eta Iruñeak ez zuten unibertsitaterik. Hiriburuan, sinagoga bat erabili zuten Gramatika-Ikastegi gisa. XVII. Mendean, Domingotarrak unibertsitate bat sortzen saiatu ziren Done Jakue komentuan. Ez zenez babes publikorik egon, antzeko zerbait sortu zuten, XVIII. mendearen hasierara arte martxan egon zena.

Jantziak

XVI. mendean aldaketa nabarmenak egon ziren modan. Goi-klaseko jendearen irudiak ditugu batez ere, baina garai horretako irudikapen piktorikoetan nekazariak ere ikus zitezkeen.

Espainiako koroaren arazoa zen pinturen % 90 erlijio-eszenak zirela, eta ia ez zela agertzen landa-eremuko eszenarik; hain zuzen, horrelako eszenak Herbehereetako eta Frantziako artelanetan baino ez ziren ikusten.