, Kultura eta Teknologia – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Kultura eta Teknologia

Burguen garaia (XII. m.-XV. m.)

Heriotzaren dantza

Garai hartan, izurritearen sarraskiak milioika biktima eragin zituen Europa osoan. Horren ondorioz, heriotza ohiko gai bihurtu zen, gertuko kontu ikaragarria, eta denek aurre egin behar zioten horri –salbuespenik gabe– egunero. Hortaz, gai hori behin eta berriro agertzen zen arte mota guztietan, baita batzuetan –kasurako, bertsoan idatzitako testu haietan– garatu ere egiten zen kontu lizun eta makabroen inguruko zaletasun bat.

Esteka honetan aurkituko duzu gai horri buruzko informazio gehiago:

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/18/18275317.pdf

Txanponak

Erromatarren garaian bazeuden txanponak, jakina, baina garai honetan finkatu zen Erresumako ezkutua zeraman txanpon nafarraren erabilera.

Erdi Aroan, txanponak prentsetan egiten ziren, trokelekin; baina –lehen irudian ikus dezakegun bezala–, kolpeka ere ekoizten ziren.

Nafarroako Gerra poema

Guilhem Anelierrek idatzi zuen Nafarroako Gerra poema, Iruñean 1276an izandako gertakariei buruzkoa. Oso testu garrantzitsua da, batez ere, Proventzakoa delako, eta, horrenbestez, atzerritarra; hortaz, garai horren inguruan kanpotik iritsitako batek egindako deskribapen interesgarria eskaintzen digu.