, Kultura – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Kultura

XX - XXI. mendeak

Jantziak

XX. mendean aurrekoetan baino bilakaera azkarragoa izan zuen janzkerak. Herri-klasekoak lanegunetarako arropa erabiltzen hasi ziren, “lan egiteko”, eta “igandeko arropa”, jaiegunetarako. Ehungintza indartzen joan zen, eta moda ere garatzen hasi zen. Klase dirudunek traje eta gorbata janzten zituzten; hain zuzen, horiek erabiltzea oso ohikoa zen zenbait lanbidetan.

Genero-berdintasunaren aldeko kontzientzia soziala gero eta gehiago hedatu zen hala gizartean nola kontzientzietan. Emakumeak nazional-katolizismoaren moralismo kontserbadoreari aurre egiten hasi ziren prakak janzte hutsarekin, ordura arte gizonendako baino ez baitziren.