, Kultura – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Kultura

Garai modernoa (XVII. m.-XVIII. m.)

Herrialdearen Adiskideen Elkarteak

Garai horretan sortu ziren herrialdearen adiskideen elkarteak izenarekin ezagututakoak. Xede zuten bizitzako alderdi guztietan hobekuntzak lortzea, hala zientzian nola gizarte gaietan. Lehenengo elkartea Tuteran sortu zen, 1778an, eta Iruñean ere bat sortzeko asmoa zegoen. Hain zuzen ere, 1782an eratu zen, Carlos III.a (VI) erregeak estatutuak onetsi ondoren. Baina Nafarroako Kontseiluak ez zuen errege-zedula berriz igorri, arrazoi ezezagunak tarteko. Berriz ere eratu zen, baina indarra galtzen joan zen eta 1848an desagertu zen. Azkenik, 1960an berriro sortu zuten Herrialdearen Adiskideen Elkarte gisa.

Tradizioak

Erlijio-tradizioak mantendu ziren. San Fermin eta San Frantzisko Xabierkoa dira Nafarroako patroiak 1657tik, bataren eta bestearen aldekoen arteko tirabirak konpondu ostean.

1599an sortu zen Bost Zaurien Botoa ere mantendu zen. Ekitaldi horren jatorria Iruñean egin zen prozesio bat izan zen, hirian 300 hildako eragin zituen izurritea uxatzeko egin zena.

1590ean, San Fermin festa urriaren hamarretik uztaileko lehen igandera aldatu zen, hain justu, uztailaren zazpira.