, Hizkuntzak – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Hizkuntzak

Garai erromatarra K.o. I. MENDEA-K.o. VIII. MENDEA

Euskara eta latinaren arteko elkarbizitza

Ohiko bihurtu zen latina hizkuntza jaso eta ofizial gisa erabiltzea; horrela, hizkuntza hori eta latinetik eratorri ziren erromantzeak (okzitaniera, nafarra edo gaztelania) “administrazio-hizkuntza” bihurtu ziren.
Latinaren eta euskararen arteko elkarbizitzari dagokionez, pentsa dezakegu bertako klase boteretsuek elebitasun egoera bat bizitzen zutela, izan ere, gogo bizia zuten erromatarren aurrean nolabaiteko prestigioa lortzeko; hala, latina ikasiko zuten, baina hemengo berezko doinuarekin. Gainerako herritarrek latina ozta-ozta ezagutuko zuten, edo oinarrizko mailan hitz egingo zuten.

Begien bistakoa da euskara jatorrizko biztanleen hizkuntza zela, nahiz eta ez dugun horren froga epigrafiko garbirik; izan ere, herri-hizkuntza zenez, ez zen agirietan erabiltzen –aurretik aipatu dugun bezala–. Euskararen aztarnak toponimoetan topatu ditzakegu (herrien izenak, etab.) edo izendapen jakin batzuetan.

Latinetik datozen euskarazko hitzak

Ziur badakizula gaztelania latinetik datorrela, baina ba al zenekien euskarazko hitz asko ere latinarekiko harremanaren ondorioz sortu zirela? Hemen dituzu adibide batzuk:

Latína

Marrubium (Fresa)
Sartaginam (Sartén)
Florem (Flor)
Ficum (Higo)
Cereseam (Cerezas)
Castellu (Castillo)
Anatem (Pato)
Denariu (Denario)
Eclesia (Iglesia)

Euskara

Marrubi
Zartagin
Lore
Piku
Gerezi
Gaztelu
Ahate
Diru
Eliza