Sanferminetako peñak

XX. mendean zehar, arian-arian, sanferminak gaur egun ezagutzen ditugun festak izatera iritsi ziren. Hiria bisitatzen zuten lagunen testigantzek, eta, bereziki, Ernest Hemingway idazle iparramerikarrak esandakoek nazioartekotu zituzten festak.

Sanferminetako peñak festen ardatz garrantzitsuenetako bat dira. Haien lokaletan –pankarta eta txarangekin–, Iruñeko lagun-taldeen parte hartzea bideratzen dute.