Ogi- eta esne-banatzaileak

XX. mendeko zenbait hamarkadatan, hainbat haur –batez ere neskak– ogia eta esnea banatzen aritu ziren Iruñeko atari eta etxebizitzetan, bereziki, Alde Zaharrean. Txikiek beren gain hartzen zituzten aurreneko lan horietako bat zen, eta horrela etxean laguntzeko aukera zuten txanpon batzuk irabazita. Gerraostea oso garai latza izan zen Iruñeko familia askorendako.