, Gizartea – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Gizartea

XX-XXI. mendeak

Ogi- eta esne-banatzaileak

XX. mendeko zenbait hamarkadatan, hainbat haur –batez ere neskak– ogia eta esnea banatzen aritu ziren Iruñeko atari eta etxebizitzetan, bereziki, Alde Zaharrean. Txikiek beren gain hartzen zituzten aurreneko lan horietako bat zen, eta horrela etxean laguntzeko aukera zuten txanpon batzuk irabazita. Gerraostea oso garai latza izan zen Iruñeko familia askorendako.

Sokagileak

Iruñeko sokagileek harresietako gune zabalak erabiltzen zituzten espartzu-harizpiak lantzeko eta produktu eratorriak egiteko.

Sanferminetako peñak

XX. mendean zehar, arian-arian, sanferminak gaur egun ezagutzen ditugun festak izatera iritsi ziren. Hiria bisitatzen zuten lagunen testigantzek, eta, bereziki, Ernest Hemingway idazle iparramerikarrak esandakoek nazioartekotu zituzten festak.

Sanferminetako peñak festen ardatz garrantzitsuenetako bat dira. Haien lokaletan –pankarta eta txarangekin–, Iruñeko lagun-taldeen parte hartzea bideratzen dute.