Hobekuntza

Garai hartan, foruak bi alditan aldatu ziren. Aldaketa horiei “Hobekuntza” izena jarri zieten.

Foruek, zenbait alderditan, badute antza 1215eko Ingalaterrako Magna Cartarekin, zeina –baita ere– nobleen eta erregearen arteko liskarretatik sortu baitzen. Hala ere, Nafarroako Foruak luzeagoak dira, eta erregearen boterea gehiago mugatzen dute. Horietan agertzen dira erresumako biztanleek tradizioz zituzten eskubide publiko eta pribatuen sorta handi bat.

 

Foruek erregeari gogorarazten zioten herritarrek beraiek altxatzen zutela, eta, hortaz, foruak nahitaez zin egin behar zituela ondoren errege aldarrikatu zezaten. Erregea Nafarroatik kanpokoa izanez gero, gehienez ere bost funtzionario atzerritar izendatu zitzakeen.
Armadari dagokionez, nafar guztiek Erresumaren alde borroka egin behar zuten Ebro ibaiko lurretaraino, eta muga horretatik kanpo –hirugarren egunean–, erregeak mertzenario gisa kontratatu behar zituen.

 

Gaur egun, Nafarroako Foru Berria dago, 1973an egina –oraindik ere indarrean da– Nafarroako Foru Komunitatean aplikagarri den zuzenbide pribatuaren inguruan.