, Beste pertsonaia batzuk – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Beste pertsonaia batzuk

Iruñeko Erresumaren garaia (IX. m.-XII.m.)

Antso III.a, Nagusia

Errege honekin izan zuen Iruñeko Erresumak hedapenik handiena. Erregearen agirietan ageri da Astorgatik Gascuñara bitarteko lurraldeetako Jauna zela. Errege izan zen aldian nazioartean erreferente izan zen. Hura irudikatzen duen estatua bat dago Belosoko aldaparen hasieran (Nafarroa Behereko etorbidean).

Antso VI.a Jakituna

Berak aldatu zuen erresumaren izena. “Iruñeko Erresuma” izenetik –Erregearen hurbilekoak ziren nobleei (Iruñeko jauntxoak) aipamena egiten zien– “Nafarroako Erresuma” izenera pasa zen, lurraldea eta bertako biztanleak berariaz aipatze aldera. Antso VI.atik aitzina, erregeak lurraldekoak ziren, eta ez nobleziarenak. Garai hartan deitu zitzaion euskarari “lingua navarrorum” (nafarren hizkuntza).

Antso IV.a, Peñalengoa

Antso III.aren biloba zen, anaiek erail zuten Gaztelaren laguntzarekin. Alfontso VI.a Gaztelakoak Naiara bereganatu zuen, erresumako bigarren hiririk garrantzitsuena. Gainera, Iruñeko Erresuma zatitu zuen, Aragoiko Antso Ramírezekin partekatzeko.

Toda Aznárez

Berak agintzen zuen ezkutuan (emakumeek ezin zuten gobernatu senarrik eduki gabe). Nafarroatik, inguruko erresuma kristauak kontrolatzen zituen (Gaztela, Aragoi edo Leon), baita familiakoa zuen Ab-al Rahmán III.arekiko harremanak ere. Bere ondarea hain garrantzitsua zen ezen Saint Galleko monasterioak gogoratuko baitzuen “Simancaseko bataila” ezaguna, non “Toda izeneko erregina batek” musulmanak garaitu baitzituen.