, Aurrerapenak zientzian eta teknologian – Descubre la historia de Pamplona con Data Hackers

Aurrerapenak zientzian eta teknologian

XX-XXI. mendeak

Aeronautika

Hegazkinak asmatu zirenean, adibidez, mundu osoko herrialde guztien arteko distantziak murriztu ziren, eta, pixkanaka-pixkanaka, ia mundu guztiari atzerrira bidaiatu ahal izateko aukera eman zion; jakina, hori, lehenago, benetan zaila eta garestia zen.

Bideojokoak

Ezin ditugu ahaztu aisiaren arloko aurrerapenak. 1950. urtearen inguruan agertzen hasi ziren lehenengo kontsolak; gero, Atari-ko bideo-joko ia zaharkituak, eta, gaur egun, hain harrigarriak diren Wii (Nintendo), Xbox (Microsoft) edo PS4 (Sony) kontsolak. Bideo-jokoen mundua funtsezko bihurtu da milioika lagunen aisialdian. Zer egingo genuke bideo-jokorik gabe?

Medikuntza

Bestalde, ezin dugu ahaztu penizilinaren, txertoen eta antibiotikoen aurkikuntza. Horien hedapenak hobekuntza oso garrantzitsuak ekarri zituen medikuntzan, osasunean eta pertsonen bizi-kalitatean. Antibiotikoen garapenari esker, era guztietako infekzioak tratatzea lortu zen, eta hilkortasun-tasa nabarmen jaitsi zen.


Halaber, XX. mendean gaur egun genetika esaten diogun horren lehendabiziko urratsak eman ziren. Ikerketa horiei esker lortu zen zedarritzea DNAk gordetzen dituela izaki bizidunen ezaugarriak zehazten dituzten eta herentzia genetikoaren erantzule diren jarraibide genetikoak.

Aurrerapauso

Mende hauetan aurrerapen handiak –eta oso bizkor– eman ziren zientzian eta teknologian. Hartara, gizartea erabat aldatzea lortu zuten, baita gure bizitzeko, harremanak edukitzeko, bidaiatzeko edo ongi pasatzeko modua ere. Dagoeneko aipatu ditugu espazioaren konkistan emandako aurrerapenak, baita komunikazioetan ere, mugikorren edo Interneten bidez. Baina, badaude askoz gehiago. Ikus ditzagun adibiderik adierazgarrienetako batzuk.

Energia nuklearra

Era berean, egia da aurkikuntza eztabaidagarriak egon zirela. 1942an, munduko lehen erreaktore nuklearra eraiki zen, Manhattan Proiektua zelakoaren barruan. Helburua zen energia-iturri ez kutsakor bat topatzea, eraginkorragoa, eta, ustez, ia agortezina zirudiena.


Bistan denez, ia guztia gezurra zen. Izan ere, gure planetak sekulako kutsadura eta ingurumen-hondamendi latzak pairatu zituen istripu nuklearren ondorioz –Chernobylekoa edo duela gutxi, Fukushimakoa–; gainera, aurrerapen horri esker bonba atomikoa egin zen, eta hark Nagasaki eta Hiroshima hiriak suntsitu zituen.

Zientzia

Albert Einsteinek XX. mendearen hasieran formulatu zuen erlatibitatearen teoriaren garapenak fisika nuklear modernoaren oinarriak finkatu zituen, eta ahalbidetu zuen fisika kuantikoaren alorrean gerora egingo ziren aurrerapen andana.

Bestalde,  Big Bang-aren teoriak azaldu eta garatzen duen eredu kosmikoa sekulako jauzia izan zen gizakiok unibertsoa hobeto ezagutu dezagun.

Gaur egun, oraindik ere ikertzen ari dira teoria hori; horren adibide garbia da partikula-azeleragailuaren garapen esperimentala.